Nekane Balluerka (EHU): "Prest gaude gure testak erabil ditzaten"

  • Berria egunkarian Maite Asensio kazetariak elkarrizketa egin dio Nekane Balluerka EHUko errektoreari. Besteak beste, EHUk koronabirusa atzemateko garatu duen proba metodoaz galdetu dio, polemika sortu baita gaiaren inguruan, Osakidetzak ez duelako erabili EHUren lana. Bide batez, akatsa argitu nahi izan du: egunean ia mila proba egin ditzakete EHUn garatutako metodoa erabiliz, eta ez, zabaldu den bezala, 10.000.


2020ko maiatzaren 03an - 11:11
Argazkia: Wikimedia / Ksarasola.

Kazetariak pasa den astean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin egindako akordioa zertarako den galdetu dio. Balluerkak azaldu du nola PCR probak egiteko metodologia lortu zuten, kit komertzialen beharrik gabe. Kit komertzialen arazoa da azkar agortzen diren material batzuk behar dituela. Balluerkak gaineratu du balidazio klinikoa behar zela eta oraindik ez dela lortu: “Oraindik hobetzen ari gara metodoa, probak zehatzagoak izan daitezen”. Akordioaren arabera, Espainiako Osasun Ministerioaren ikerketan EHUko testak ere egingo dira.

Ministerioaren ikerketatik kanpo metodoa erabiliko den galdetuta, ondokoa erantzun du Balluerkak: “Osasun arduradunek uste badute beharrezkoa dela milaka proba horiek egitea, guk geure burua eskaini dugu behar duten guztirako; prest gaude gure testak erabil ditzaten”.

EHUk berak adierazi zuen duela aste batzuk metodoa Madrilgo Karlos III.a Institutuak balioztatu zuela, baina orain Balluerkak dio balidazio klinikoa behar duela. Kazetariak horretaz galdetu dio eta errektoreak erantzun du Osakidetzaren metodologia eta EHUrena parekatu behar direla orain, eta ikerlariak horretan ari direla.

Ikerlariak bere eremuan sartu direlako Osakidetzan nolabaiteko errezeloren bat egon daitekeen galdetu dio kazetariak eta ez lukeela hala izan behar dio Balluerkak. Osakidetzaren zerbitzura jarri direla eta haien irizpideak beteko dituztela gehitu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude