Sexu askapenari lotutako kultur proposamenak, konfinamenduan ihesbide

  • Artikuluak, filmak, liburuak, telesailak, webguneak… gomendatuz, Pozoi Larroxa kaleratu du Hiruki Larroxa kolektiboak: “Sexu eta genero disidenteon kuirentenarako biziraupen liburuxka”. Bereziki, beren izatea onartzen ez den etxeetan konfinatuta dauden horientzat ihesgunea izan nahi du liburuxkak.


2020ko apirilaren 30an - 17:19

“COVID-19aren ondorioz sortutako egoera ez-ohiko honen aurrean, ez-ohiko irtenbidea” proposatzen du kolektiboak: PDF formatuan kaleratu dute liburuxka, eta eduki gehienen gainean klik eginez gero, esteka irekitzen da informazio gehiagorekin. Artikuluak, liburuak, fanzineak, musika, filmak, dokumentalak, telesailak, webguneak, sortzaileak, eragileak eta data esanguratsuak bildu dituzte ale honetan.

“Gaur egungo konfinamendu egoeran, askoren ihesgune askatzaile hori desagertu egin da eta etxeko ‘infernura’ bueltatu behar izan dira. Hainbat eta hainbat pertsona beraien izatea onartzen ez den etxeetara bueltatzera behartuta izan dira. Horientzat da bereziki Pozoi Larroxa. Injustua eta zapaltzailea den jendarteari aurre egiteko eta iraultzeko baliabide eta motibazioekin elkar pozointzeko”.

Normaltasuna ez, mesedez

Izan ere, kolektiboak beharrezko ikusten du pozoia zabaltzea gaur egungo egoera iraultzeko, baina ez normaltasunera bueltatzeko; “gu ez baikara inoiz normalak izan. Eta anormaltasuna da nahi duguna. Aurreko normaltasun horrek ez zeukan gure mundu ikuskeraren antzik. COVID19aren aurretik, prekarizazioa zegoen, kontrola zegoen, autoritarismoa zegoen, ekonomian zentratutako heriotza zegoen, indibidualismoa zegoen, indarkeria matxista zegoen, LGBTfobia zegoen. Eta hau guztia, garai hauetan areagotu egin da”.

Gomendio sortaren ostean, kolektiboa den lan hau partekatzeko eta elikatzeko deia egiten diote irakurleari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Konfinamendua arintzeko proposamenak
Pandemiagatik ezarritako neurriak malgutuko dituzte gaurtik Iparraldean

Hirugarren fasean, etxeratze agindua gaueko hamaiketara arte luzatuko da, eta Hego Euskal Herrira igarotzeko izapideak arinduko dira. 

 


2020-06-02 | ARGIA
Egoera ez bada okertzen, hirugarren fasera pasako da Hego Euskal Herria ekainaren 8an

Hirugarren fasera pasatzeak berritasun garrantzitsu bat bideratuko du: erkidegoek kudeatu ahal izango dituzte konfinamendua arintzeko neurriak.


2020-04-24 | ARGIA
Errail berriak, itxialdiari aurre egiteko Groseko preso politiko ohi batzuen gomendioak

Konfinamenduari aurre egiteko gomendio sorta bat idatzi dute Donostiako Gros auzoko zenbait preso politikok. Jarraian osorik irakurgai idatzi duten gutuna.


2020-04-24 | ARGIA
Nola bilakatu zure bizikleta etxean kirola egiteko bizikleta estatiko?

Pedalei eragiten diozun bitartean aire freskoa berriz ere sentitzeko gelditzen diren egunak kontatzen zabiltza? Denetarako irtenbiderik ez daukagu baina, itxaroten dugun bitartean, Zuk Zeuk Egin Lab 1.0 tailer praktikoei esker, burujabetza energetikoagatik eta mugikortasun... [+]


2020-04-18 | ARGIA
Macronek atzera egin behar izan du: maiatzaren 11ko deskonfinamendua zaharrei ere zabaldu die

65-70 urtetik goragokoentzat konfinamenduak segitu beharko duela zehaztu bazuen ere apirilaren 13an, azkenean, hori ez da horrela izango. Neurriak eragin kexuak baretzeko behar izan du hitza hartu Macronek.


Eguneraketa berriak daude