Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Laura esaten zioten
2017-03-16

Miren Odriozolak El Salvadorreko guduan parte hartu zuen, sanitaria gisa, hasiera batean, eta bestelako ardura ugarirekin gerora. Borroka anitzetan parte hartu zuen horren aurretik eta ondoren: ETAko kide, Francoren kartzelak ezagutu zituen; borroka feministaren parte izan zen;  Auzitegi Nazionalak Udalbiltzan egindako lanagatik auziperatu zuen. Odriozolaren bizitzari buruzko liburua da Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak. Leire Ibarguren da egilea, Euskal Herriko Bilgune Feministako eta Emagin elkarteko kidea. Azpeitiko San Agustin kultugunean egin zuten liburuaren aurkezpena.

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...