Segurtasun neurriak bitarteko, 140 autore inguru bildu ziren joan den igandean Sarako 37. biltzarrean.
Euskal Herriko 15 eta 18 urte arteko eskolarteko bertsolari txapelketako finala izanen da larunbatean, Sarako trinketean –Ipar Euskal Herritik bost gaztek parte hartuko dute–.
XIX. mende hasierako gatazka inperialistan frantziar tropek Ipar Euskal Herriko herri ugaritan egindako sarraskiak gogoan izango dituzte apirilaren 22an, Sarako Suharriaga parkean.
2017an, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak Larrun 2020 xede turistikoa aurkeztu zuen, 36 milioi euroko inbertsioa iragarriz. Berriki, proiektua berraztertua izanen dela baieztatu dute. Anartean, Larrun Ez Hunki kolektiboak bideo hau ekoizi du Kanalduderen laguntzarekin, xede turistikoaren inguruan dituen kezka handien azaltzeko.
Anari, Asile Club, Efrim Manuel Menuck, Joseba Irazoki eta Lagunak, Lisabö, Lysistrata, Lankum, Madeleine eta This is the Kit musikariek hartuko dute parten jaialdian.
Aman Komunak sareak herri kanpaldi bat antolatu du biharko eta etziko, Larhungo kasko gainean. Sarea hiru hilabete oroz biltzen da Euskal Herriko guneren batean, auzolana eta gogoetak uztartzeko.
Joan den irailaren 21etik 23ra, Lurralde Askea elkarteak Iraultza Txikien Kanpaldia antolatu zuen Gipuzkoako Zubieta herrian. Euskal Herriko herrigintza zeharkatzen duten zenbait gogo eta kezka aztertzeko aukera izan da, giro atsegin eta inklusiboan, kolektiboetan dabiltzan jendeen topalekua bilakatuz.
Trenbideetako langileak eta Larrun ez hunki kolektiboko kideak Saran mobilizatu dira ostiral huntan elkarrekin salatzeko Diruaren erabilpen txarra, zerbitzu publikoaren galtzeak eta Larrun 2020 proiektuaren kontra.
Datorren urtean beteko ditu hamar urte Usopop jaialdiak. Lagun artean sortu zuten, kalitatezko musika eta tratu humanoa erdigunean jarriz. Urtero saiatu dira gauza berriak probatzen, tokiekin esperimentatzen, baina tamainari eutsiz. Txikia da Usopop eta txiki nahi dutela diote Pantxika Gaicotchea Urricariet eta Joanes Garcia Basurko antolatzaileek. “Zerbait galduko litzateke bestela”. Jaialdiaren historia eta aurrerantzean dituzten erronkak errepasatu ditugu haiekin.
Lagunarteko ekimen bat izateko asmoz sortu zen jaialdia, dagoeneko maiatzeko azken asteburuko hitzordu finkoa bilakatu da. Hala, aurten bederatzigarren aldiz, maiatzaren 26an eta 27an Usopop Festibala eginen da.