Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Indarkeria matxista
2025-05-01

Azken hamarkadetan bide luzea egin da Euskal Herrian indarkeria matxistaren bueltan. Eta indarkeria matxista kasuen esku hartzeetarako protokoloak ere izan dira urteotako lanaren emaitza: Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxarena erailketa matxistak salatzekoa, jaietako esku hartzeetakoak, eragileenak... Baina bestelako beharrak ere azaleratu dira, esaterako mugimendu feministaren gain erortzen dira sarri protokoloen kudeaketak, herri mugimenduetakoak, adibidez.

Gako hauetatik abiatuta aritu dira Naia Kortaberria eta Maite Barreña Iratzar Fundazioaren Erria solasaldietako batean, Izaro Zinkunegik gidatuta.

Bideo hau Iratzar Fundazioak argitaratu du eta CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...