Iñaki Iurrebaso EHUko irakaslearen hitzaldia, Manu Robles-Arangiz fundazioak eta ELA sindikatuak 2023ko azaroaren 4ean Erandion antolatua, "Euskaldunon hizkuntza eskubideak oldarraldi judizial betean" mintegian.
Hitzaldian Iurrebasok ideia hauek jorratu zituen: hizkuntza-gaitasuna, ahulgune garrantzitsu; euskaldun gehienek gehiago erabiltzen dute erdara euskara baino; asko erabiltzen da euskara, dagoen hizkuntzagaitasunerako; hizkuntzarekiko jarrera eta motibazioa dira gure indargune nagusia; transmisio- eta sozializazio-prozesuek euskalduntzearen alde eragin dute azken hamarkadotan; indartsuagoa da erdalduntzea euskalduntzea baino: euskal Herrian bizitzeak batez beste erdaldundu egiten du; 10 hiztunetatik 9 “berezko” dinamikak erdalduntzea indartzen duten testuinguruetan bizi dira, eta arnasguneak ahultzen ari dira; zonalde euskaldunenen ekarpen kuantitatiboa handia da; euskara sozialki nagusi den eremu geografikoa agortzen ari da; arnasguneak galtzeak oso egoera zailean jarriko luke euskararen aurrerabidea. Euskarak bizi duen bidegurutze honetan erronka euskara lehentasunetara ekartzea da, jakinda lanak emaitzak ematen dituela eta euskaltzaletasuna sendo dagoela.