Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Migrazioa[k] Euskal Herrian
2025-03-13

Immigrazioaren aurrean, jarrera erreakzionario eta atzerakoiak ari dira nagusitzen oro har munduan eta Europan. Nola aurre egin horri? Euskal Herrian salbu al gaude? Zein dira herri bezala ditugun erronka nagusiak, burujabetzarik eta estatu propiorik ez dugula kontuan izanik? Josefina "Txefi" Roco eta Xabi Iraolak hausnartu dute galdera hauen inguruan Izaro Zinkunegik gidatuta, Iratzar Fundazioak antolatutako Erria solasaldien baitan.

Bideo hau Iratzar Fundazioak argitaratu du eta CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...