Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Baserriaren arkitekturaren historia Gipuzkoan
2024-09-02

Luis Alberdi Sudupe arkitekto Azkoitiarrak Gipuzkoako baserrien arkitekturaren historia kontatzen digu hurrengo bideoan.

1978an hasitako lanari esker liburu mardul bat osatu zuen arkitekto azkoitiarrak. Gipuzkoako baserriei buruz inoiz egin den lanik onena, zalantza izpirik gabe. Bideo hau liburu horretan oinarrituta dago. Hitzaldia guztientzat ulergarria izateko arkitekturako teknizismo asko kendu ditu, horrela erraz jarraitzen da haria. Azken batean, hitzaldi honen helburua da baserriaren arkitekturak Gipuzkoan izan duen bilakaera historikoaren ikuspegi orokorra eskaintzea.

Aipatutako liburua agortuta dago, nahiz eta bere kontuz atera zuen liburua. Ea editorialen bat animatzen den hurrengo argitaldi bat bultzatzeko; oraingoan euskaraz.

Aldarrikapen batekin bukatzen du bere liburu eta hitzaldia: zerbait ez badugu orain egiten baserri asko galduko ditugu denbora gutxian, eta horiekin batera gure ondarearen zati inportante bat.

Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.