Erreproduzitu bideoa
elkarrizketa
"Elkano tanta bat da euskal kolonialisten itsaso zabalean"
2022-07-14

Gure heroiak liburua idatzi du Axier Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herrian ere beharrezkoa dela iritzita. Honela dio kontrazalean: “Hau ez da gure buruen larrutzea. Gu ez geunden han. Ordukoaz guk ez dugu ardurarik. Baina iraganean gertatutakoa hemen eta orain ospatzen dugunean, zuritzen dugunean, hango protagonistak leku pribilegiatuetan mantentzen ditugunean, orduan bai, ardura gurea da. Gu hemen gaudelako”.

Peru Iparragirrek egindako elkarrizketa hemen duzue irakurgai, eta elkarrizketa osorik entzun nahi izanez gero baita podkast formatuan ere:

 


Saioan jarri dugun abestia: Morau eta Beñardo - 'Izenak galdutako ardoari'
 
Egilea(k):
ARGIA