Andoni Egaña elkarrizketatu dute Gedar langile kazetaren Lugorria saio berrian. Bertsolaritzaz eta iritzigintzaz, kritikaz eta eztabaidaz, bertsolaritzako aldaketez eta belaunaldi berriez, eta gehiagoz aritu da Egaña Paul Beitiarekin.
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...