Erreproduzitu bideoa
elkarrizketa
“Ehunka kasu ebatziko ditu Amnistia Legeak, baina gu kanpoan geratuko gara”
2024-06-05

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia Legea negoziatzen ari zirenean. Horietako bi dira Jesús Rodríguez kazetaria eta Ruben Wagensberg ERCko diputatu ohia. Genevan bizi dira egun. Auzitegi Nazionalak mahai azpitik atera du terrorismo delitua, pertsona batzuk Amnistia Legetik kanpo gera daitezen.

Egilea(k):
ARGIA
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...