Erreproduzitu bideoa
elkarrizketa
"Espetxeari eta zigorraren kulturari buruz hausnartuko dugu ostiraleko emanaldian"
2023-02-10

Txori urdinak solasaldi musikatua eskainiko dute Orbeko Etxean ostiralean, 20:00etan. Izen bereko liburuan oinarritutako emanaldia izango da. Santi Cobos preso sozialaren bizitza izango dute hizpide, espetxeari eta zigorraren kulturari buruzko hausnarketa bat plazaratzeko. Horretarako, liburuaren pasarteak, audioak eta Ziklone taldearen abestiak tartekatuko dituzte.

Zigor Olabarria (liburuaren idazlea) eta Gorka Lazkanorekin (Ziklone taldeko kidea eta Santi Cobosen laguna) hitz egin dugu emanaldiaren nondik norakoen inguruan.

Bideo hau Aiaraldeak argitaratu du eta CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.