Erreproduzitu bideoa
elkarrizketa
"Huerta de Peraltako borrokan helburu komunak, konfiantza eta bakoitzaren erritmoak zaintzea oinarrizkoa izan da"
2020-03-04

Hilabeteko greba, protestaldi gogorrak eta sindikatuarekin elkarlan bat findu ostean, Huerta de Peraltako langileek enpresak euren eskakizunak onartzea lortu zuten. Hunkituta oroitzen dituzte aliantza honen une gozoak eta zailtasunak Yahya Kaddouri Huerta de Peraltako langileak eta Iban Perez LAB sindikatuko kideak. Joxemi Zumalabe Fundazioko Ainhoa Narbaizak egin die elkarrizketa.

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!