Erreproduzitu bideoa
elkarrizketa
Bikografiak: Lur Olaizola eta Harkaitz Martinez de San Vicente
2022-08-29

Maiatzeko Bikografiak saioan, Lu Olaizola zinegilearen eta Harkaitz Martinez de San Vicente musikariaren ibilbideak ezagutu ditugu Maite Bidarte kazetariak gidatuta.

Bikografiak saioa Bagera Elkarteak sortutako egitasmoa da. Bi parte hartzaileen biografien errepasoa da saioen ardatza. Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duen isla jarri nahi da agerian.

Bideo hau Hamaika Telebistak argitaratu du eta CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...