Erreproduzitu bideoa
elkarrizketa
Iñigo Muguruza: Paradisu zineman ikusiko gara
2020-09-26

Urtebete da Moskuko musikaria zendu zela eta 2020ko Donostiako Zinemaldi Anternatiboak berari buruzko saio honekin egin nahi izan du klausura ekitaldia. Fermin Muguruza anaiarekin ezohiko elkarrizketa izan du ARGIAko Lander Arbelaitz kazetariak. Iñigok bere kantuetan utzi dituen ehunka erreferentziekin argi utzi duenez oso zinemazalea zela, musika eta zinema uztartu dituzte solasaldi honetan. Berak gustuko zituen hamar film hautaturen bidez, bere bizitzari errepasoa egiteaz gain, omenaldi txiki bat ere bada jarraian ikustera zoazena.

Zinemaldi Alternatiboak, ARGIAk eta Txantxarreka gaztetxeak elkarlanean antolatua.

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.