Erreproduzitu bideoa
elkarrizketa
Lau urteko kartzela zigorra parranda gau anekdotiko batengatik
2017-11-10

Bi gasteiztar, Xabi Valdor eta Ander Martinez de Agirre, espetxeratze arriskuan daude 2016ko ekaineko jai kontestuko anekdota baten ondorioz. Zoritxarrez, larria da egoera eta ez da anekdota soil batean geratuko. Azaroaren 13an, astelehenean, epailearen aurretik pasatzera deituta daude.

Parranda egun normal bateko pasarte bat izan beharko lizatekeenak kinka larrian jarri ditzake orain bi gazteak: 4 urte eta 6 hilabeteko espetxe eskaera bakoitzarentzako. Hori gutxi balitz, 3.581€-ko isuna eskatzen diete, 5.000€-ko fiantzarekin batera -fiantzaren kopuru hau kendu diete jada-. Haiekin hitz egin du Hala Bideok, epaiketa baino egun batzuk lehenago. Epaiketa egunean, elkarretaratzea deitu dute 09:30etan epaitegien aurrean. Bi gazteekin hitz egin du Hala Bideok.

Egilea(k):
Hala Bedi Hala Bedi