Martin Larralde jaio zen Hazparneko Bordaxuri baserrian

Duela
242
urte

1782ko urtarrilaren 07an,

Martin Larralde jaio zen Bordaxuri izeneko baserrian, Hazparnen. Ama hiltzean aitari baserriaren zati bat eskatu eta beren arteko harremana zeharo gaiztotu zen. Aitak beste gizon bati beren lurretan belarra biltzeko baimena eman zion, eta horretan ziharduela norbaitek tiro bat jo zion.

Martin Larralde jo zuten errudun, eta bizi osorako giltzapean egotera zigortu. Rocheforteko galeretan hil zen 1821ean.

Euskal kulturan ezaguna da bere izena, besteak beste, Piarres Larzabalek egindako antzerkiari esker. Peio eta Pantxoak Bordaxuriren bertsoetan oinarritutako abestia egin zuten, baita Ruper Ordorikak Joseba Sarrionandiaren Martin Larralde olerkia musikatu ere.

Iturria:

Beñat Hach Enbarek Irizar, Euskal Gaizkileak: Martin Larralde (Zuzeu, 2017ko abuztuak 30).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte