Espainiar konkistatzaileek Iruñea gotortu zuten, nafarren erasoei eutsi asmoz

Duela
512
urte

1513ko urtarrilaren 7an,

Espainiar konkistatzaileek Iruñea gotortu zuten, nafarren erasoei eutsi asmoz. Nafarroako errege-erreginak erresuma berreskuratzen saiatuko zirela susmatzen zuen Fernando Faltsarioak –Fernando Katolikoa gisa ere ezaguna–, eta Iruñeko harresia ez zen garai hartako artilleria modernoa jasateko gai. Inguruko eskualdetako ordezkariak deitu eta eraikuntza lanetan aritzera derrigortu zuten jendea, mehatxupean. Desobedienteekin zerrendak egin zituen eta isunak ezarri zizkieten. 1590era arte iraun zuen gazteluak zutik.
Eraikuntza hasi eta bost hilabetera, maiatzean, Nafarroako errege-erregina legitimoekiko leial izaten jarraitzen zuten nafartarren jabetzak konfiskatzeko agindu zuten.

Iturria:

Iturria: Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525) (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.