IRAren atentatutik gutxigatik salbatu zen Margaret Thatcher

Duela
40
urte

1984ko urriaren 12an,

IRAren atentatutik gutxigatik salbatu zen Margaret Thatcher. Alderdi Kontserbadorearen konferentzia ari ziren egiten Brightongo Grand Hotelean, eta IRAk lehergailu indartsua zartarazi zuen bertan. Bost hildako eragin zituen, eta Erresuma Batuko lehen ministroak ozta-ozta lortu zuen bizirik irtetea. IRAk ondorengo komunikatua argitaratu zuen (Deabruaren Eskola webgunetik): "Thatcher anderea orain konturatuko da Britainia Handiak ezin duela gure herria okupatu, gure presoak torturatu eta gure jendea beren kaleetan tirokatu eta ihes egin. Gaur zorte txarra izan dugu, baina gogoratu behin bakarrik izan behar dugula ona. Zuk zorte ona izan beharko duzu beti. Eman Irlandari bakea eta ez da gerrarik izango".

Iturria:

Brian Feeney, A Short History of theTroubles (The O’Brien Press).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
50
urte