Matalaz buru zuten nekazariak garaitu zituzten Bordeletik bidalitako soldaduek Zuberoan

Duela
365
urte

1661eko urriaren 12an,

Matalaz buru zuten nekazariak garaitu zituzten Bordeletik bidalitako soldaduek Zuberoan. Sohütan 400 laborari hil eta 150 preso hartu zituzten. Luis XIII.a Frantziako erregearen diru beharrei erantzunez, Zuberoako lur komunalak desjabetu eta zenbait noblerekin salerosketa operazioak egin ostean, zuberotarrei operazio horien ondoriozko zenbait zor ordainarazi nahi izan zieten, ordura arteko foru-legeak urratuta. Bernard Goienetxe Matalaz erretore zuberotarra buru, Zuberoako laborariak matxinatu egin ziren 1661eko ekainean. Altxamenduan 5.000 laborari inguruk hartu zuten parte, eta Sohütan nobleen eta burgesiaren hainbat etxe erre ostean, 7.000 pertsona inguruk armak hartuta Maule setiatu zuten. Laborarien kontrolpeko herrietan auzolana antolatzeari ekin zioten.

Iturria:

Martin Ugalde, Historia de Euskadi II. Desde 1515 hasta 1839 (Planeta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...