Istilu oso gogorrak izan ziren Donostian manifestarien eta Espainiako Poliziaren artean

Duela
40
urte

1984ko ekainaren 30an,

Istilu oso gogorrak izan ziren Donostian manifestarien eta Espainiako Poliziaren artean. Preso eta errefuxiatuen aldeko mobilizazioa deitua zuten Amnistiaren Aldeko Batzordeek. Gipuzkoako Gobernu Zibilak deialdia debekatu egin zuen, baina milaka lagunek egin zuten deialdiarekin bat Donostiako kaleetan. Polizia operazio handiak hasieratik egin zien eraso manifestariei, eta hauek hiriko erdigunean barrikadak altxa, ibilgailuak gurutzatu, harriak bota eta gutxienez autobus bat erre zuten, kaos nabarmena eraginez hirian zenbait orduz. Hainbat zauritu eta atxilotu izan ziren.

Iturria:

San Sebastián fue escenario ayer de los enfrentamientos más duros en muchos años (Egin, 1984ko uztailak 1).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Duela
270
urte
Duela
825
urte