Erresuma Batuko meatzariek greba historikoa hasi zuten Tatcherren aurka

Duela
42
urte

1984ko martxoaren 6an,

Erresuma Batuko meatzarien greba historikoa hasi zen Margaret Tatcherrek sektorea pribatizatu, baldintzak okertu eta meatzarien sindikatuari erronka bota ostean. Meatze gehienak itxi eta 20.000 lanpostu desagerrarazteko plana zuten. Ia urtebete iraun zuen greba Erresuma Batuko luzeena izan zen, eta langileen porrotarekin amaitu zen. Ia egunero istiluak izan ziren eta gobernuak guda zikina ere erabili zuen langileen aurka. Grebak eragindako ikatz falta hornitzeko, Poloniak saldu zion Erresuma Batuari ikatza.

Lotura honetan greba hartako argazki ugarirekin publikazio bat PDFan.

Iturria:

Martha Lucía Quiroga Riviere, A treinta años: recordar la huelga minera más larga del sindicalismo en Gran Bretaña (Revista Zero, 2014).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.