Aizkora batekin hautetsontzi bat txikitu zuen Kanaky uharteko Eloi Machoro buruzagi independentistak

Duela
42
urte

1984ko azaroaren 18an,

Aizkora batekin hautetsontzi bat txikitu zuen Kanaky uharteko Eloi Machoro buruzagi independentistak. Canala herriko udaletxean izan zen gertaera. Hauteskunde eguna zen Kanaky-Kaledonia Berriko kolonia frantsesean, eta mugimendu independentistak, FLNKS Kanaken Nazio Askapenerako Fronte Sozialista eratu berria buru zuela, boikot aktiborako kanpaina abiatu zuen. Kanaken artean abstentzioa %80 baino gehiagokoa izan zen.

Iturria:

Ander Perez Zala, Aukera ala iruzurra (Berria, 2018ko azaroak 4).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.