Donostian azken hamarkadetako istilurik handienak izan ziren, Falangearen ekitaldi baten ondorioz

Duela
17
urte

2007ko urriaren 12an,

Donostian azken hamarkadetako istilurik handienak izan ziren, Falangearen ekitaldi baten ondorioz. Erakunde faxistak hiriko Boulevardean hispanitatea ospatu nahi izan zuten eta deialdiari erantzunez milaka antifaxista bildu ziren bertan kontra egiteko.

Ertzaintzak eremua hustu asmoz, herritarren aurka kargatu zuen eta istiluak sortu eta hedatu ziren hiriaren erdigune guztian, dozenaka edukiontzi errez eta hiria blokeatuz.

Falangeak ezin izan zuen hirira sartu, eta Espainiatik etorritako autobusa kanpoaldeko merkatalgune batean geratu behar izan zuten.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
50
urte