Herri Batasunaren mitin baten aurka oldartu zen Irunen Espainiako Polizia

Duela
42
urte

1984ko otsailaren 11n,

Herri Batasunaren mitin baten aurka oldartu zen Irunen Espainiako Polizia. Uranzu frontoian hauteskunde autonomikoen kanpaina hasierako Gipuzkoako ekitaldi nagusia hastera zihoazela, kulata-kolpeka eta gomazko pilotak jaurtiz sartu zen Polizia. Koalizioak gogor salatu zuen gertakaria, euskal herri langilearen antolakuntzaren aurkako erasoa izan zela salatu eta Poliziaren "probokaziotzat" hartu zuen gertakaria.

Iturria:

Erredakzioa, La policía suspendió, a golpes, el mitin central de HB en Irún (Egin, 1984ko otsailak 12).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.