Joseba Elosegik Espainiako armadaren museotik frankistek zuten ikurrina berreskuratu zuen

Duela
40
urte

1984ko ekainaren 06an,

Joseba Elosegik Espainiako armadaren Madrilgo museotik frankistek 36ko Guda-trofeo gisa erakusten zuten Itxarkundiaga gudarien batailoiaren ikurrina berreskuratu zuen.

EAJ-k adierazi zuen Elosegiren ekimena izan zela. Eta honek, EAJk Andoainen lau egunera antolatutako Gudari Egunean ondorengoa esan zuen 1.500 lagunen aurrean: "Ez dugu ikurrina ohostu, errekuperatu baizik, eta hau ez da gerra gertakari bat, bake eskaintza bat baizik".

Zenbait urte lehenago ospetsu egin zen Francoren aurrean bere buruari bonzo erara su eman ziolako Donostiako Atano pilotalekuan.

 

Iturria:

Javier Núñez, Noticias de Navarra (2020ko apirilak 8).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Duela
270
urte
Duela
825
urte