Bhopaleko planta kimikoan, munduko istripu larrienetakoa gertatu zen Indian

Duela
42
urte

1984ko abenduaren 3an,

Bhopaleko planta kimikoan, munduko istripu larrienetakoa gertatu zen goizaldean, Indian. AEBetako Union Carbide enpresaren segurtasun neurri faltagatik, milioi erdi pertsona bizi ziren lekuan oso toxikoa den gas metil isozianato konposatua zabaldu zen airean. Gobernuaren arabera, 5.295 pertsona hil ziren eta 4.902 bizi osorako ezgaitasunekin geratu ziren. Kaltetuek salatzen dute 22.917 hildako, 508.432 ezgaitasun iraunkor eta 33.781 zauritu larri izan zirela.

Enpresak ez zuen bere gain hartu inguruko milaka herritarri egindako kaltea ordaintzea.

Iturria:

The Yes Men Fix the World dokumentala (ikusi ARGIAren dokumentalen kanalean euskaraz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.