Iñaki Ojeda etakidea hil zuen Espainiako Poliziak Barakaldon, bere errendizioa negoziatzen ari zela

Duela
42
urte

1984ko otsailaren 16an,

Iñaki Ojeda hil zuen Espainiako Poliziak Barakaldon, bere errendizioa negoziatzen ari zela. 20 urte zituen eta ETAko kidea zen. Beste bi kiderekin ezkutatuta zegoen etxebizitza non zegoen jakin zuen Poliziak, beste kide batzuk torturatuta. Tiroketa hasi zen eta bi larri zauritu zituzten. Lekukoek adierazi zuten Ojeda errendizioa negoziatzen ahalegindu zela, baina etxebizitzatik irten bezain pronto Poliziak fusilatu zuela. Ondoren, sukaldera arrastaka eraman eta tirokatzen jarraitu zuten. Autopsian hemeretzi bala aurkitu zizkioten gorputzean.

Iturria:

Egin (1984ko otsailak 17).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.