Herri Urratsen lehen edizioa ospatu zuten Senperen

Duela
42
urte

1984ko maiatzaren 13an,

Herri Urratsen lehen edizioa ospatu zuten Senperen. Ipar Euskal Herriko ikastolen Seaska elkarteko gurasoek antolatuta, aurreikuspen guztiak gainditu eta milaka lagun elkartu ziren Senpereko lakuaren inguruan. Egun hartan bildutako dirua Kanboko Xalbador kolegioari laguntzeko erabili zuten. Aurretik sortutako Kilometroak (1977), Ibilaldia (1978), Nafarroa Oinez eta Araba Euskaraz (1981) eredu hartuta antolatu zuten, baina horien aldean, urtero leku berean ospatzen da Herri Urrats.

Iturria:

Idoia Eraso, «Lehen urtean 200 pertsona espero ziren Herri Urratsen, 5.000 etorri ziren!»; Germain Esponda Senpereko auzapez ohiari elkarrizketa (Naiz, 2022ko maiatzak 7).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.