Internazional Situazionista mugimendua disolbatu zuten

Duela
54
urte

1972ko apirilaren 1ean,

Internazional Situazionista mugimendua disolbatu zuten. Guy Debord autoreak bultzatuta, kulturako profesional erradikalen antolakuntza saiakera bat izan zen. Funtsean, ustez pentsaezinak diren egoerak sortu eta herritarren artean gogoetak eragitea bilatzen zuten. Adibide bat jartzearren, Parisko Notre Dame katedraleko Pazko Meza nagusian kide bat infiltratu zuten monjeak bezala jantzita, eta mezako momentu batean, aldarera igo eta panfleto bat irakurri zuen solemnitate osoz, jainkoa hil egin zela aldarrikatzeko, sinesdunen harridurarako. 68ko Maiatzaren inspirazio iturritzat hartzen da mugimendu hau, baina protesta hutsal eta konformistan erortzeko arriskua ikustean, disolbatzea erabaki zuten bere bultzatzaileek.

Iturria:

Greil Marcus, Rastros de carmín: Una historia secreta del siglo XX.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.