1939ko apirilaren 1ean,
amaitu zen 1936ko gerra. Frankistek irabazi zuten, ia 40 urteko diktadura faxistari hasiera emanez. 500.000 bat hildako eragin zituen.
Gutxienez 6.018 euskal herritar exekutatu zituen frankismoak estatu-kolpea eman eta ondorengo hilabete eta urteetan. Kopuru horretan sartzen dira hegazkin faxisten bonbardaketen biktimak. Kasu gehienetan, beren ideiengatik edo errepublikarekiko atxikimenduagatik exekutatu zituztenak fusilamendu-pelotoi baten aurrean edo bertatik bertara tiro eginez hil bazituzten ere, hegazkinekin eragindako biktimak indiskriminatuak izan ziren eta helburu bakarra zuten, poblazioa zigortuz, Errepublikarekiko jarrera zigortzea.
Oraindik ere, milaka gorpuzkik desagertuta jarraitzen dute estatu osoko errepide bazterretan barreiatuta.

Iturria:
Iñaki Egaña, Los crímenes de Franco en Euskal Herria (Txalaparta)