Biarritzen bere buruari su eman zion N’Guyen Van Dong-ek euskal errefuxiatuei elkartasuna adierazteko

Duela
54
urte

1972ko urriaren 14an,

Biarritzen N’Guyen Van Dong hil zen euskal errefuxiatuei elkartasuna adierazteko bere buruari su emanda. Frantziako Gobernua euskal errefuxiatuei erbesteratzeko agindu-gutunak bidaltzen ari zitzaien. Biarritzen bizi zen 73 urteko vietnamdar honek, hainbat egunkaritara idatzi zuen Jon goitizenarekin iragarriz Parisek mehatxua bete eta euskal errefuxiatuak erbesteratuz gero, bere buruari bonzo erara su emango ziola. Aurretik beste saiaketa batzuk eginak zituen. Azkenik, udaletxearen aurrean, bere hitza bete zuen.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeria gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat. (Manu Robles Arangiz Fundazioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.