Lehen Gazte Topagunea egin zuten Etxarri Aranatzen

Duela
32
urte
Txalaparta

1994ko apirilaren 1ean,

Lehen Gazte Topagunea egin zuten Etxarri Aranatzen. Bezperan hasita, Jarrai mugimenduaren 15. urteurrena ospatu zuten, hiru eguneko ekimen erraldoia antolatuta.

12.000 lagun biltzera iritsi eta aurreikuspenak gainditu zituzten hitzaldi, tailer, akelarre, erakusketa, kontzertu eta ekitaldi politikoak uztartuta.

Gainera, Topagunerako egun gutxiren faltan, antolaketan ari ziren gazteen aurka sarekada egin zuen Espainiako Poliziak eta atxilo eraman zituen, eta krisi egoeran, gazte askoren lan militanteari esker atera zuten aurrera ekimena.

Geroztik, Gazte Topaguneak bi urtean behin egin zituzten.

Iturria:

Markel Ormazabal, Irati Sienra eta Xabier Iraola (koordinatzaileak), Eta segi aurrera: Ezker Abertzaleko gazte antolakundeen 40 urteko historia bat (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.