Guardia Zibilak Lekeition Mikel Martinez de Murgia eta Joxe Benito etakideak hil zituen operazio erraldoian

Duela
54
urte

1972ko irailaren 2an,

Guardia Zibilak Lekeition ETAko kide Mikel Martinez de Murgia Mikelon eta Joxe Benito Xenki hil zituen. Bezperan, Polizia frankistak ETAren Fronte Kulturaleko bi kide atxilotu zituen herrian propaganda banatzen ari zirela. Gau osoan torturatu ostean, propaganda bi kide hauek emana zela atera zieten. 200 guardia zibilek Dendari kaleko 36. atariko etxea inguratu eta ke-granadak jaurti zizkieten barrura. Xenkik arnasa hartu ahal izateko leihoa ireki zuenean tirokatu zuten kanpotik. Mikeloni, errendizioa negoziatzen ari zela eta armak leihotik bota ostean, atearen bestaldetik 45 tiro sartu zizkioten.

Xenki, zarauztarra.
Mikelon, bilbotarra.

 

Iturria:

Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak. (Euskal Memoria)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...