IRAko zazpi presok ihes egin zuten presondegitik, Irlandako Errepublikan

Duela
54
urte

1972ko urriaren 29an,

Zazpi preso errepublikarrek ihes egin zuten Irlandako Errepublikan, Curragheko base militarreko presondegitik. Tunel bat zulatu zuten koilarak eta zizelak erabilita, eta bertatik patiora iritsita, inprobisatutako eskailera batekin kartzelako horma igo zuten.

Ihesaren aurreko asteetan, zazpi haietako hainbat gose greban egon ziren, preso politiko baldintza onar ziezaieten eskatzeko.

Irlandako Gobernua lotsagarri uzteaz gain, mugimendu errepublikanoarentzat propaganda ekintza indartsua izan zen.

Iturria:

Séamus Hazlett, Daring Curragh Camp prison breakout remembered 50 years on (AnPhoblacht, 2022ko urriak 24).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.