Wiriyamu-ko sarraskia eragin zuten soldadu portugaldarrek Mozambiken zibilen aurka

Duela
54
urte

1972ko abenduaren 16an,

Portugalgo armadak zibilen aurkako sarraskia burutu zuen Mozambiken. Kolonialismoaren aurka ari zen FRELIMO gerrillari laguntza ematea egotzita, Wiriyamu herrian sartu eta herritar guztiak plazara eraman zituzten. Denak txalo egin eta “agur” abestera behartu ostean, tiroka hasi eta 400 herritar inguru hil zituzten.

Sarraskiaren berri Europara heltzen hasi zenean, militar portugaldarrek esan zuten gerrilla bera izan zela hilketa egin zuena, eta gezurra zela. Sarraskiaren lekukoak eta bertan parte hartu zuten Portugalgo armadako kide ohiak elkarrizketatuta, Felícia Cabrita kazetariak armadaren krimena argitu zuen zenbait urte beranduago Portugalgo Expresso astekarian.

Iturria:

Museo do Aljube Resistência e Liberdade: Wiriamu Massacre

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.