Italiako Brigada Gorriek ordubetez bahitu zuten Sit-Siemenseko zuzendaria

Duela
54
urte

1972ko martxoaren 3an,

Italiako Brigada Gorriek ordubetez bahitu zuten Sit-Siemenseko zuzendaria. Idalgo Macchiarini zuen izena eta bahiketaren helburua propagandistikoa zen. Langileriak gorroto zituen pertsonaiak ustekabean bahitu, lepotik zintzilik afixa bat jarri, argazkia egin, eta prentsara bidali ostean, aske uzten zituzten beren fabrikara langileak sartzen ari ziren unean, denen aurrean. Halako bahiketa ugari egin zituzten BGek.

Iturria:

Brigate Rosse - Wikipedia

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.