Zazpi autobus publiko "bahitu” zituzten Errenteriako bizilagunek

Duela
48
urte

1978ko apirilaren 1ean,

Zazpi autobus publiko “bahitu” zituzten Errenteriako bizilagunek. Gabierrota eta Oreretako Bizilagun Elkarteek deituta, zenbait langile auzotara ez zela autobusik iristen salatu eta administrazioak jarritako aitzakiak –autobusa ezin zela bertara iritsi– gezurra zirela erakutsi nahi izan zuten. Beren auzoetara joango ziren autobus lineak eskatuz urteak egin arren, erakundeen axolagabekeria ikusita, hilabete lehenago ekintza zuzenak egiten hasi ziren, eta aste batzuk igarota ibilbide osoa egingo zuen autobus-linea ezartzea lortu zuten.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Bidea Helburu taldea).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.