Mossadek Ghassan Kanafani hil zuen Beiruten, politikan engaiatutako idazle ezaguna

Duela
54
urte

1972ko uztailaren 8an,

Mossadek Israeleko zerbitzu sekretuak Ghassan Kanafani eta bere iloba Lamis hil zituen Beiruten, bere autoan lehergailua jarrita. Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen bozeramale eta mahai politikoko kidea zen Kanafani, idazle ezaguna izateaz gain. 1948ko Nakban egin zuen ihes Palestinatik, 12 urterekin. Palestinako erresistentziaren ahots nagusienetakoa zen, eta bere literaturak palestinar borroka inspiratzen jarraitzen du. Israelek intelektual palestinar nagusiak hil zituen banaka-banaka garai hartan. Kanafiren hiletara 40.000 lagun baino gehiago joan ziren.

Iturria:

Rashid Khalidi, Ehun urteko gerra Palestinaren aurka. Kolonialismoa eta erresistentzia (UEU).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.