'Bloody Sunday' edo Igande Odoltsua Irlanda iparraldeko Derry hirian

Duela
54
urte

1972ko urtarrilaren 30ean,

Bloody Sunday edo Igande Odoltsua eragin zuten soldadu britainiarrek Irlanda Iparraldeko Derry hirian. Eskubide zibilen aldeko manifestazio baketsuaren aurka tiro egin zuten militarrek eta h.amalau lagun hil eta 30 bat zauritu zituzten.

Egun hartan 15.000 pertsona atera ziren kalera, frogarik gabe ustezko IRAko kideak espetxeratzea ahalbidetzen zuen neurri baten aurka. Manifestazioa bakean hasi zen arren, talde txiki bat soldadu britaniarrak zeuden barrikada bati harriak botatzen hasi zen. Soldaduek gasarekin eta gomazko pilotekin erantzun zuten, eta minutu batzuk geroago, kalea infernu bihurtu zen, istiluak handitzen joan eta polizia egiazko balak tiroka hasi zenean.

Jendeak noraezean egiten zuen korri. Lurrean zeuden zaurituei laguntzera hurbiltzen zen oro tirokatua izan zen. 20 minututan 13 pertsona hil eta 30 zauritu zituzten (hauetako bat geroago hilko zen).

IRAren ekintza armatuak hiru urte lehenago hasi ziren arren, oraindik erakunde txikia zen. Igande Odoltsuan armada britainiarrak eragindako sarraskiak, ordea, zilegitasun handia eta babes sozial nabarmena eman zion talde armatuari, eta boluntarioen gorakada handia eragin zuen. 

2010eko ekainaren 15ean ikerketa amaitutzat eman zen eta ondorioak azaldu zituen Erresuma Batuko Komunen Ganberan David Cameron lehen ministroak. 1972ko Igande Odoltsu hartan britainiar armadak hildako 27 pertsonak justifikatu gabe hil zituela aitortu zuten.

 

Iturria:

Brian Feeney, A short story of the Troubles.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.