Nelson Mandelak lehen hauteskundeak irabazi zituen, Apartheidik gabeko Hegoafrikan

Duela
31
urte

1994ko apirilaren 27an,

Nelson Mandelak Hegoafrikako hauteskundeak irabazi zituen. Arraza diskriminaziorik gabe herrialdean egindako lehen hauteskundeak izan ziren, eta 27 urte preso egin ostean Mandela eta bere Afrikako Kongresu Nazionala alderdia irten ziren garaile. XX. mendearen erdialdean deskolonizazio prozesuek zurien nagusitasunarekin buka zezaketelakoan, apartheid deituriko segregazio sistema garatu zuten Hegoafrikan. 1990eko hamarkada hastearekin batera hasi zen bere gainbehera.

Hurrengo urteetan elkarrizketa eta adiskidetzea bultzatu zituen.

Hegoafrikako presidente hautatu eta Bakearen Nobel Saria eman zioten arren, AEBen terroristen zerrendan egon zen 2008ra arte.

Iturria:

Josep Fontana, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Ed. Pasado & Presente).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte
Duela
155
urte