argia.eus
INPRIMATU
Donostiako Bilintx liburudendaren aurkako atentatua lehergailuarekin

Donostiako Bilintx liburudendan lehergailu batek eztanda egin zuen. Bigarren aldia zen urtebetean halako erasoa jasaten zutela. Gerora GALengatik zigortuko zuten Julen Elgorriaga gobernadoreak honela justifikatu zuen erasoa: “Gertaerak izaera politiko-soziala duela kontsideratzen da”.

Aurreko urteetan ere Espainiako eskuin muturreko talde parapolizialen erasoak pairatu zituzten hainbat liburu dendak. Era berean, hainbat liburu saltzailek mehatxuak jaso zituzten urte horietan, abertzaletasunarekin lotutako liburuak saltzeagatik, tartean Luis Jimenez Aberasturi Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteko lehendakariak.

Punto y Hora de Euskal Herria (1986ko azaroak 13).