Juan Pablo II.a Aita Santuak Euskal Herrira bisita egin zuen

Duela
44
urte

1982ko azaroaren 6an,

Juan Pablo II.a Aita Santuak Euskal Herrira bisita egin zuen. Aurreko asteetan Espainiako hedabideek haizatutako lehergailu eta bestelako mehatxuen beldur giroan, segurtasun neurri handiz eta kolore guztietako poliziaz beteta zeudela bisitatu zituen Loiola eta Xabier. Batean zein bestean esperotakoa baino jende gutxiagok egin zion harrera. Loiolara helikopteroz iritsi zen, baina jaistean ez zuen, herrialde berri batera iristean egin ohi zuen moduan, lurra musukatu, agintari abertzaleek nahi zuten bezala. ETAren indarkeria gaitzetsi zuen hitza hartzerakoan.

Iturria:

La prefabricada visita de Juan Pablo II a Euskal Herria pasó con pena y sin gloria (Egin, 1982ko azaroak 7).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...