JARRAIPENA | 3 heriotza gehiago EAEn: Euskal Herrian 2.089 hil dira orain arte, milioiko 658

Zuzeneko jarraipena
  • Covid-19 gaitza kezka handia sortzen ari da batean eta bestean, ezin geratu ari baitira herrialdeak. Azken berrien jarraipena egingo dugu hemen.


2020ko maiatzaren 12an - 21:01
Gakoak
(Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 344.025 hildako, 5.407.414 kutsatu, 2.248.3639 sendatu

Hauek dira maiatzaren 24ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 344.025. Herrialdeka: AEB 98.683, Erresuma Batua 36.675, Italia 32.735, Frantzia 28.678, Espainia 28.332, Brasil 22.013, Belgika 9.237, Alemania 8.366, Iran 7.359, Mexiko 6.989, Kanada 6.355, Herbehereak 5.811, Txina 4.634, Turkia 4.308, Suedia 3.992, India 3.868, Errusia 3.388, Peru 3.373, Ekuador 3.096, [Euskal Herria 2.013, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.905, Irlanda 1.905, Indonesia 1.905, Portugal 1.302, Errumania 1.176, Pakistan 1.101...

- Kutsatuak 5.407.414. Herrialdeka: AEB 1.666.828, Brasil 347.398, Errusia 335.882, Espainia 282.370, Erresuma Batua 257.154, Italia 229.327, Frantzia 182.469, Alemania 179.986, Turkia 155.686, Iran 133.521, India 131.423, Peru 115.754, Txina 83.621, Kanada 82.971, Saudi Arabia 70.161, Txile 65.393, Mexiko 62.527, Belgika 56.810, Pakistan 52.437, Herbehereak 45.064, Qatar 42.213, Ekuador 36.258, Bielorrusia 35.244, Suedia 33.188, Bangladesh 32.078, Singapur 31.068, Suitza 30.725, Portugal 30.471, Arabiar Emirerri Batuak 28.704, [Euskal Herria 28.343, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 24.582...

- Sendatuak 2.248.363.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 44,1. Munduan: San Marino 1.238, Belgika 797, Andorra 660, [Euskal Herria 635, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 613, Erresuma Batua 541, Italia 541, Frantzia 434, Suedia 396, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 339, Irlanda 325, AEB 298, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 259, Suitza 220, Montserrat 200, Ekuador 176, Luxemburgo 174...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Hegoaldean 8 heriotza gehiago: Euskal Herrian 2.013 hil dira orain arte, milioiko 635

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Hegoaldean azken egunean 8 pertsona hil dira koronabirusak jota, 7 Euskal Autonomi Erkidegoan eta 1 Nafarroan. Denetara Euskal Herrian maiatzaren 23a arte 2.013 pertsona hil ditu Covid-19ak, Euskal Autonomi Erkidegoan 1.494, Nafarroan 509 eta Ipar Euskal Herrian 10.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 635.

Uztailetik aurrera irekia izanen da Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga

Uztailetik aurrera "atzerritarren sarrera baimenduko da, segurtasun neurriekin", Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak jakinarazi duenez.

 

COVID-19 pandemiak Europan eta Ipar Amerikan hil du gehiena

Pandemia eragin duen SARS-Cov-2 birusaren jatorria oraindik eztabaidagai den moduan, estatistikei begiratuz gero zalantzarik uzten ez duena da munduan jende gehiena non hil duen: Europan eta Ipar Amerikan nagusiki. Munduko beste herrialde askotan gaixotasunak eragin dituen edo eragiteko zorian omen den biktimez informazio asko zabaltzen da hedabide nagusietan baina orain artean sarraskirik handienak konfort handienean bizi diren gizarteetan burutu ditu koronabirusak.

 

COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 340.040 hildako, 5.306.155 kutsatu, 2.160.039 sendatu

Hauek dira maiatzaren 23ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 340.040. Herrialdeka: AEB 97.647, Erresuma Batua 36.393, Italia 32.616, Frantzia 28.628, Espainia 28.289, Brasil 21.048, Belgika 9.212, Alemania 8.352, Iran 7.300, Mexiko 6.510, Kanada 6.250, Herbehereak 5.788, Txina 4.634, Turkia 4.276, Suedia 3.925, India 3.726, Errusia 3.249, Peru 3.244, Ekuador 3.056, [Euskal Herria 2.005, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.903, Irlanda 1.592, Indonesia 1.326, Portugal 1.289, Errumania 1.166, Pakistan 1.067...

- Kutsatuak 5.306.155. Herrialdeka: AEB 1.645.094, Brasil 330.890, Errusia 326.448, Espainia 281.904, Erresuma Batua 254.195, Italia 228.658, Frantzia 182.219, Alemania 179.713, Turkia 154.500, Iran 131.652, India 124.794, Peru 111.698, Txina 82.971, Kanada 82.480, Saudi Arabia 67.719, Txile 61.857, Mexiko 59.567, Belgika 56.511, Pakistan 50.694, Herbehereak 44.888, Qatar 40.481, Ekuador 35.828, Bielorrusia 34.303, Suedia 32.809, Suitza 30.707, Singapur 30.426, Bangladesh 30.205, Portugal 30.200, [Euskal Herria 28.221, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Arabiar Emirerri Batuak 27.892, Irlanda 24.506...

- Sendatuak 2.160.039.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 43,6. Munduan: San Marino 1.209, Belgika 795, Andorra 660, [Euskal Herria 632, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 612, Italia 539, Erresuma Batua 536, Frantzia 433, Suedia 389, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 338, Irlanda 323, AEB 295, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 259, Suitza 220, Montserrat 200, Ekuador 174, Luxemburgo 174...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Hegoaldean 6 heriotza gehiago: Euskal Herrian 2.005 hil dira orain arte, milioiko 632

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Hegoaldean azken egunean 6 pertsona hil dira koronabirusak jota, 4 Euskal Autonomi Erkidegoan eta 2 Nafarroan. Denetara Euskal Herrian maiatzaren 22a arte 2.003 pertsona hil ditu Covid-19ak, Euskal Autonomi Erkidegoan 1.487, Nafarroan 508 eta Ipar Euskal Herrian 10.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 632.

20:34etan editatua.

Txinak 2020an Barne Produktu Gordinaren igoera-helburu barik funtzionatuko du

Pekinen Alderdi Komunistaren biltzar nagusiaren irekieran Li Keqiang lehen ministroak egin du iragarpena: Txinako administrazioak lehenbiziko aldiz bere buruari Barne Produktu Gordinaren helbururik markatu gabe arituko dira 2020. urtean zehar, COVID-19ak eragin duen ziurgabetasun egoera honetan jarduteko modurik egokiena delakoan. Hamarkada luzez gertatu ez bezala, aurtengo lehen hiru hilabeteetan Txinak bere ekonomia jarduera %6,8an murrizten ikusi du.

Txinak 2020an Barne Produktu Gordinaren igoera-helburu barik funtzionatuko du

COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 334.672 hildako, 5.197.739 kutsatu, 2.082.626 sendatu

Hauek dira maiatzaren 22ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 334.672. Herrialdeka: AEB 96.354, Erresuma Batua 36.042, Italia 32.486, Frantzia 28.215, Espainia 27.940, Brasil 20.082, Belgika 9.186, Alemania 8.309, Iran 7.249, Kanada 6.152, Mexiko 6.090, Herbehereak 5.775, Txina 4.634, Turkia 4.249, Suedia 3.871, India 3.584, Peru 3.148, Errusia 3.099, Ekuador 2.939, [Euskal Herria 1.999, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.898, Irlanda 1.583, Indonesia 1.278, Portugal 1.277, Errumania 1.156, Pakistan 1.017...

- Kutsatuak 5.197.739. Herrialdeka: AEB 1.620.902, Espainia 317.554, Errusia 310.921, Brasil 280.117, Erresuma Batua 250.908, Italia 228.006, Frantzia 181.826, Alemania 179.021, Turkia 153.548, Iran 129.341, India 118.226, Peru 108.769, Txina 82.967, Kanada 81.324, Saudi Arabia 65.077, Txile 57.581, Mexiko 56.594, Txile 53.617, Belgika 56.235, Pakistan 48.091, Herbehereak 44.700, Qatar 38.651, Ekuador 35.306, Bielorrusia 33.371, Suedia 32.172, Suitza 30.694, Portugal 29.912, Singapur 29.812, [Euskal Herria 27.728, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Bangladesh 28.511, Arabiar Emirerri Batuak 26.898, Irlanda 24.391...

- Sendatuak 2.082.626.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 42,9. Munduan: San Marino 1.209, Belgika 793, Andorra 660, [Euskal Herria 630, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 598, Italia 537, Erresuma Batua 531, Frantzia 432, Suedia 384, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 337, Irlanda 321, AEB 281, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 259, Suitza 219, Montserrat 200, Luxemburgo 174...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Mugikortasun Jasangarriaren Plana eta Bizikletaren Kontseilua nahi ditu Nafarroako parlamentuak

Mugikortasun jasangarria ardatz izango duen plan bat egiteko eta Bizikletaren Nafarroako kontseilua sortzeko eskatu dio Nafarroako parlamentuak foru gobernuari, PSN, Geroa Bai eta Ezkerrak aurkeztu duten mozio bat onartuta.

 

Konfinamenduak euskararik gabe utzi dituen haur eta nerabeekin mintzatzeko boluntarioak behar dituzte

Ikastetxeak itxita eta etxean konfinatuta, familia erdaldunetako seme-alaba ugariri asko murriztu zaie euskaraz aritzeko aukera, eta beraiekin hitz egiteko mintzapraktika sare sendoa osatu dute Bilbo Handian: 450 etxe baino gehiagotara heldu dira, baina ekimena oso arrakastatsua izaten ari da eta handitzen ari da eskaera; haurrekin astean pare bat egunetan telefonoz euskaraz arituko diren boluntarioak behar dituzte.

 

Euskal Herrian 1.999 hil dira orain arte, milioiko 630

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, denetara Euskal Herrian maiatzaren 21eko arratsaldea arte 1.999 pertsona hil ditu Covid-19ak, Euskal Autonomi Erkidegoan 1.483, Nafarroan 506 eta Ipar Euskal Herrian 10.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 630.

"Europak prest egon behar du bigarren COVID-19 eraso baterako" dio EBren prebentzio arduradunak

Ez dakiguna da zein tamainakoa izango den eta noiz gertatuko den COVID-19aren hurrengo erasoa, baina gertatuko dela badakigu birusaren ezaugarriengatik, hala mintzatu zaio The Guardian egunkariari Andrea Ammon doktorea, Europar Batasunean Gaixotasunen Prebentziorako Zerbitzuaren (ECDC ingelesezko sigletan) burua dena. Haren ustean, martxoan eskiatzera joateko oporretako itzulerak garrantzia berezia eduki zuen epidemiaren barreiatzean.

 

COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 329.732 hildako, 5.090.061 kutsatu, 2.024.222 sendatu

Hauek dira maiatzaren 21eko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 329.732. Herrialdeka: AEB 94.936, Erresuma Batua 35.704, Italia 32.330, Frantzia 28.132, Espainia 27.888., Brasil 18.894, Belgika 9.150, Alemania 8.270, Iran 7.183, Kanada 6.031, Herbehereak 5.748, Mexiko 5.666, Txina 4.634, Turkia 4.222, Suedia 3.831, India 3.434, Peru 3.024, Errusia 2.972, Ekuador 2.888, [Euskal Herria 1.993, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.892, Irlanda 1.571, Portugal 1.263, Indonesia 1.242, Errumania 1.147...

- Kutsatuak 5.090.061. Herrialdeka: AEB 1.592.723, Espainia 308.705, Errusia 293.357, Brasil 279.524, Erresuma Batua 248.293, Italia 227.364, Frantzia 181.575, Alemania 178.531, Turkia 152.587, Iran 126.949, India 112.028, Peru 104.020, Txina 82.965, Kanada 80.142, Saudi Arabia 62.545, Belgika 55.983, Mexiko 54.346, Txile 53.617, Pakistan 45.898, Herbehereak 44.447, Qatar 37.097, Ekuador 34.854, Bielorrusia 32.426, Suedia 31.523, Suitza 30.658, Portugal 29.660, Singapur 29.364, [Euskal Herria 27.478, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Bangladesh 26.738, Arabiar Emirerri Batuak 26.004, Irlanda 24.315...

- Sendatuak 2.024.222.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 42,3. Munduan: San Marino 1.209, Belgika 790, Andorra 660, [Euskal Herria 628, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 596, Italia 535, Erresuma Batua 526, Frantzia 431, Suedia 380, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 336, Irlanda 319, AEB 287, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 259, Suitza 219, Montserrat 200, Luxemburgo 174...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Espainiako Gobernuak alarma egoera ekainaren 7ra luzatuko du

Pedro Sánchez presidenteak alarma egoeraren bosgarren luzapena aurrera aterako du, Ciudadanos eta EAJren baiezkoari esker. EH Bildu abstenitu egingo da.

 

Ikastolen lau jai udazkenean izango dira eta Nafarroa Oinez ez da egingo

Ikastolen Elkarteak datak zehaztu ditu: Herri Urrats irailaren 20an Senperen, Kilometroak urriaren 4an Amasa-Villabonan, Araba Euskaraz Amurrion eta Ibilaldia Elorrion urriaren 18an. Aldiz, Lizarrako ikastolak eta Nafarroa Oinez fundazioak adierazi dute ez direla baldintzak ematen aurten jaia egiteko.

 

EAEn 10 heriotza gehiago: Euskal Herrian 1.993 hil dira orain arte, milioiko 628

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, denetara Euskal Herrian maiatzaren 20a arte 1.993 pertsona hil ditu Covid-19ak, azken egunean 10, denak Euskal Autonomi Erkidegoan.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 628.

Albistea osatzeko lanean ari gara.

Herrialde gehienek babestu dute Osasunerako Mundu Erakundea Trumpen erasoetatik

Donald Trumpek azken asteotan Osasunerako Mundu Erakundeari egindako eraso eta mehatxuen aurrean, munduko herrialde gehienek espreski agertu diote beren atxikimendua erakundeari asteartean egindako osoko bilkuran. AEBetako buruak behin eta berriro salatua zuen OME Txinaren interesetara makurtzen dela eta herrialde horri –zeinari egozten dion pandemiaren errudun izatea– bere erantzukizunei iskin egitea baimendu diola. Asteartean bozkatutako erabakian OMEren batzarraren kideek zuzendaritzari beren konfiantza berresteaz gain eskatzen diote COVID-19 pandemiari munduak eman dion erantzuna ikertu dezala.

 

COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 324.958 hildako, 4.988.994 kutsatu, 1.959.149 sendatu

Hauek dira maiatzaren 20ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 324.958. Herrialdeka: AEB 93.533, Erresuma Batua 35.341, Italia 32.169, Frantzia 28.022, Espainia 27.778, Brasil 17.983, Belgika 9.108, Alemania 8.193, Iran 7.119, Kanada 5.912, Herbehereak 5.715, Mexiko 5.332, Txina 4.634, Turkia 4.199, Suedia 3.743, India 3.302, Peru 2.914, Ekuador 2.839, Errusia 2.837, [Euskal Herria 1.983, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.891, Irlanda 1.561, Portugal 1.247, Indonesia 1.221, Errumania 1.137...

- Kutsatuak 4.988.994. Herrialdeka: AEB 1.570.583, Espainia 299.941, Errusia 278.803, Brasil 271.885, Erresuma Batua 248.818, Italia 226.699, Frantzia 180.809, Alemania 177.827, Turkia 151.615, Iran 124.603, India 106.475, Peru 99.483, Txina 82.960, Kanada 79.112, Saudi Arabia 59.854, Belgika 55.791, Mexiko 51.633, Txile 49.579, Herbehereak 44.249, Pakistan 43.966, Qatar 35.606, Ekuador 34.151, Bielorrusia 31.508, Suitza 30.799, Suedia 30.618, Portugal 29.432, Singapur 28.794, [Euskal Herria 27.478, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Bangladesh 25.121, Arabiar Emirerri Batuak 25.063, Irlanda 24.251...

- Sendatuak 1.959.149.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 41,7. Munduan: San Marino 1.209, Belgika 786, Andorra 660, [Euskal Herria 625, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 594, Italia 532, Erresuma Batua 521, Frantzia 429, Suedia 371, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 334, Irlanda 317, AEB 283, Man uhartea 282, AEB 278, Anglo-normandiar uharteak 253, Suitza 219, Montserrat 200, Luxemburgo 174...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Poliziak droneak erabiltzea debekatu du Frantziako Estatu Konsteiluak

Giza eskubideen eta askatasunen aldeko bi elkartek auzitara eraman zuten Parisko Polizia Prefetura, konfinamendua kontrolatzeko martxoaren 18tik droneak erabiltzeagatik. Estatu Kontseiluak arrazoia eman die eta droneen erabilera debekatu du, gobernuak horien erabilera arautzen ez duen bitartean.

 

Kristau Eskolako EAEko ikasleak eskolara bueltatuko dira ikasturte amaieran

128 ikastetxe eta 90.000 familia hartzen ditu Kristau Eskolak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. 4. DBHko, 2. Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat irekiko dituzte ateak ikasturte amaiera honetan, “gradualki” eta “mugatuta”. Online hezkuntzan zailtasunak izan dituzten ikasleak, errefortzua behar dutenak, azterketa bereziak egin behar dituztenak… ere itzuliko dira eskolara.

 

Maiatzaren 25etik aurrera greba mugagabea deitu dute Ikasle Abertzaleek EAEn

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan klase presentzialen itzulera plana bertan behera uztea exijitzeko, Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan ikasle greba mugagabea deitu du IAk.

 

Jai herrikoiak antolatzen dituzten kolektiboek erakunde publikoen jarrera salatu dute

Jai herrikoiak antolatzen dituzten Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako kolektiboek salatu dutenez, erakunde publikoek ez dute beraien iritzia kontuan izan jaiak bertan behera uztean. Ez dute erabakia bera zalantzan jartzen, gauzak nola egin diren baizik.

Madrilera joan-etorriak izan dira Espainiako Estatuan COVID-19a zabaltzeko gakoa

Ikerketa batek COVID-19aren Espainiako Estatuko fokuak eta mugikortasunarekin duten zerikusia gurutzatu ditu. Madrilek pandemiarne hedapenaren epizentro gisa bete duen papera frogatuta geratu da horri esker.

 

Euskal Herrian 1.983 hil dira gaur arte, milioiko 625

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, denetara Euskal Herrian maiatzaren 19a arte 1.983 pertsona hil ditu Covid-19ak, azken egunean 3, denak Euskal Autonomi Erkidegoan. Denetara 27.478 kutsatu dira eta ospitaleratuta 471 daude. "Sendatuak" ataleko kopururik ez du gehiago ematen Berria egunkariak –Euskal Herri mailako estatistikak pandemiaren hasieratik osatu dituen erakunde bakarrak–, maiatzaren 14an EAEko datuen kontabilitatean Osakidetzak egindako aldaketen ondorioz kopuruok kalkulatzeko bermerik ez dela eta.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 380 (+1), Bizkaian 825 (+1), Gipuzkoan 285 (+1), Nafarroan 503 (+0). Iparraldeko 10 herritar hil dira pandemiaren hasieratik.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 625. Lurraldeka (bezperako datuekin): Araba 1.085, Bizkaia 715, Gipuzkoa 393, Nafarroa 768.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.550 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.330. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago kontatuz heriotzak miloi 1 biztanleko (bezperako datuekin): San Marino 1.209, Belgika 784, Andorra 660, Espainia 593, Italia 529, Erresuma Batua 513, Frantzia 433, Suedia 366, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 332, Irlanda 314...

Gasteizko Bazterkeriaren Aurkako Ekimena: "Inork ez luke hil behar Yolanda hil den bezala"

Administrazioek antzeko heriotzak “ezkutatu” eta etxegabeak ikusezin bihurtzen dituztela salatu du ekimen herritarrak. Etxerik ez duten pertsonentzako baliabide nahikoak eta duinak exijitu ditu: “Yolanda hil den egoeran inork ez luke hil behar”.

 

Normalitate berrirako agroekologia feminista

Mirene Begiristain Ekonomian doktorea da. Telesforo Monzon Euskal Herrigintzarako Laborategian artikulua argitaratu du, eta hemen jaso dugu laburpen bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude