Hego Euskal Herrian maskaren erabilera derrigorrezkoa izango da kalean ere

  • Hego Euskal Herrian maskarilak erabiltzea derrigorra izango da bi metroko distantzia gorde ezin den lekuetan, bai espazio itxietan eta bai kalean. Hala erabaki dute maiatzaren 18an Espainiako Gobernuak eta erkidegoetako osasun sailburuek egindako bileran. Agindu honi buruzko zehaztasunak eta indarrean sartzeko eguna, hurrengo egunetan argitaratuko dute Espainiako estatuko buletin ofizialean. Garraio publikoan derrigorrezkoa da maiatzaren 3tik. Ipar Euskal Herrian garraio publikoan da derrigorra.


2020ko maiatzaren 19an - 07:01

Europan Txekiar Errepublika izan da kalean derrigorrezko egiten lehena eta hala da Portugalen ere. Italian espazio publiko itxietan da derrigorra, ez kalean. Eta Alemanian eta Frantzian garraio publikoan. Espainiako Osasun sailburuak apirilaren 7an adierazi zuen maskarilak derrigor egiteari buruzko erabakirik ez zuela orduan hartuko, herritarrentzat beste ez zeudelako merkatuan. Duela aste batzuk arautu zituen prezioak eta orain guztiek erosteko beste daudenean hartu du erabakia.

Ez gaixotzeko baino, besteak ez kutsatzeko

Osasunaren Munduko Erakundeak bere webgunean dio "orain arte ez dagoela behar beste frogarik pertsona osasuntsuek maskarilak (medikuenak edo edozein motakoak) erabiltzearen alde edo aurka egoteko". Medikuen maskarilak (bai kirurgikoak eta bai N95 motakoak) gutxi daudela eta osasun langileentzat erreserbatu behar direla dio. Maskarilen erabilera gomendatzen du osasun langileentzat, sintomak dituzten pertsonentzat eta gaixoak zaintzen dituen ororentzat.

Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentruak apirilaren 8an txosten bat argitaratu zuen. Horko emaitzetan oinarrituta herritar orok maskarila erabiltzeko gomendatu zuen. Izan ere, asintomatikoek gaixotasuna zabaltzen dutela ondorioztatu zuen: "Maskarilak laguntzen du infekzioaren hedapena murrizten, kutsatutako pertsonek arnasterakoan jariatzen dituzten tantak gutxitzen baititu eta posible delako pertsona hauek ez jakitea kutsatuta daudenik, sintomak garatzen hasi ez direlako oraindik".

Osasunaren Munduko Erakundeak maskarilak baino eraginkorrago direla dio...

COVID-19az norbera eta ingurukoak babesteko, OMEk dio "maskarilak baino eraginkorragoak" direla eskuak maiz garbitzea, ahoa ukondoaz edo zapiaz estaltzea eta besteekiko gutxienez metro bateko distantzia gordetzea. Oroitarazten du hauek babes neurri eraginkorragoak izanik, maskarilen erabilerak ez dituela besteok ordezkatu behar.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude