Uztailetik aurrera irekia izanen da Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga

  • Uztailetik aurrera "atzerritarren sarrera baimenduko da, segurtasun neurriekin", Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak jakinarazi duenez.


2020ko maiatzaren 23an - 16:41
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Uztailetik aurrera, segurtasun neurri handiekin mugak irekiko dituztela jakinarazi du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak. Hori horrela Euskal Herria bitan zatitzen duen muga berriz irekita izango da. Turistek koronabirusa sarrarazteko edota biltzeko arriskurik ez dela egongo segurtatu du.

Koronabirusaren izurriteari aurre egiteko itxi zituzten mugak Europako Estatuek eta orain dabiltza poliki-poliki berriz zabaltzen. Adibidez, martxoaren 14an itxi zituen mugak Espainiako Gobernuak. Mugak zerratuak izan arren, hastapenetik irekiak egon dira merkataritzako garraioentzat. Orain, turismoaren beharra da argiki erabakiaren bultzatzaile.

Schengen espazioaren eta beste herrien arteko mugaren zabaltzerik ez da aipatzen oraingoz.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!