Poliziak droneak erabiltzea debekatu du Frantziako Estatu Konsteiluak

  • Giza eskubideen eta askatasunen aldeko bi elkartek auzitara eraman zuten Parisko Polizia Prefetura, konfinamendua kontrolatzeko martxoaren 18tik droneak erabiltzeagatik. Estatu Kontseiluak arrazoia eman die eta droneen erabilera debekatu du, gobernuak horien erabilera arautzen ez duen bitartean.


2020ko maiatzaren 19an - 17:47
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Poliziak droneak erabili ditu airetik jendeari agintzeko etxera itzul dadin, baita konfinamendua betetzen ari ez direnak grabatzeko ere. Horren aurrean, salaketa jarri zuten Giza Eskubideen aldeko Ligak eta La Quadrature du Netek: droneekin irudiak hartzeari utzi diezaiotela eskatu zuten, baita orain arte hartutako edozein irudi ezabatzeko ere.

Estatu Kontseiluak berretsi du datu pertsonalak babesteko arauen aurkakoa izan daitekeela droneen erabilera, eta beraz debekatu egin dio poliziari horien erabilera, bestela isuna jasoko dutela-eta.

Hala ere, droneen erabilera baimentzeko bi modu eman dizkio Estatu Kontseiluak gobernuari: edo arautu dezala droneen erabilera, Informatikaren eta Askatasunaren Batzorde Nazionalak (CNIL) dioena kontuan hartuz, edo dispositiboren baten bidez ezinezkoa izan dadila droneak grabaturiko pertsonak identifikatzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude