Kristau Eskolako EAEko ikasleak eskolara bueltatuko dira ikasturte amaieran

  • 128 ikastetxe eta 90.000 familia hartzen ditu Kristau Eskolak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. 4. DBHko, 2. Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat irekiko dituzte ateak ikasturte amaiera honetan, “gradualki” eta “mugatuta”. Online hezkuntzan zailtasunak izan dituzten ikasleak, errefortzua behar dutenak, azterketa bereziak egin behar dituztenak… ere itzuliko dira eskolara.


2020ko maiatzaren 19an - 17:12

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren protokoloa eta higiene neurriak dituztela argitu du Mikel Ormazabal Kristau Eskolako zuzendari nagusiak, eta gaineratu du aurretik ikastetxeak garbitu eta desinfektatu egingo dituztela, baita egoera berrirako egokitu ere.

Protokolo horren barruan, ikastetxe bakoitzak bere hezkuntza plana egingo du, zein metodologia erabiliko duen eta zein egun eta txandatan antolatuko diren ikasturte amaierara arte. Familiei komunikatuko die plana ikastetxe bakoitzak.

Hezkuntza presentzialaren garrantzia

“Hezkuntza presentziala ezinbestekoa da, batez ere ikasle zaurgarrienentzat, behar gehien dituztenentzat”, azpimarratu nahi izan du Ormazabalek. “Ikasle hauek eskolara bueltatzeko beharra dute, ikasturtea amaitu aurretik”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude