Espainiako Gobernuak alarma egoera ekainaren 7ra luzatuko du, baina larri geratu da

  • Pedro Sánchez presidenteak alarma egoeraren bosgarren luzapena aurrera atera du, Ciudadanos eta EAJren baiezkoari esker. EH Bildu abstenitu egingo da. Hasiera batean 30 eguneko luzapena nahi zuen, baina hamabost egunekoa bakarrik lortu du.


2020ko maiatzaren 20an - 17:43

Alarma egoeraren bosgarren luzapena inoiz baino babes gutxiagorekin lortu du. Aliatu parlamentarioek leporatu diote ez negoziatu izana eta Ciudadanosekiko ituna egin izana. PP eta Voxekin alderatuta apal aritu da Ciudadanos. Hala ere, argi utzi dio Espainiako Gobernuari ez dela bazkide berria, alarma egoera luzatzeko baiezkoa baino ez duela emango.

Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi du erkidegoekin elkarlanean arituko dela eta erkidegoek osasunaren arreta oinarrizkoan erabakitzeko gaitasuna errekuperatuko dutela. Alarma egoeraren luzapenean Espainiako Osasun ministroak, Salvador Illak, hartuko du agintea.

Berria egunkariak EAJk eta EH Bilduk haien bozka adierazterakoan esandakoak bildu ditu. EAJko Aitor Estebanek adierazi du gobernua egokituz joan dela EAJren proposamenetara. Gobernantza badabilela eta akordioak gauzatzea erkidegoetako presidenteei dagokiela gehitu du. EH Bildu kezkatuta dago Espainiako Gobernuak, beste behin, Ciudadanosen babesa behar izango duelako. Legealdian aurrera egiteko bi bide daudela ohartarazi dio gobernuari: akordioa ezkerreko gehiengoaren bidetik edo eskuinaren bidetik: “Badakigu lehenengoa hautatuz gero bidea egin dezakezula, baina bigarrena hautatuz gero babesa galduko duzu, eta bide motza izango duzu”, adierazi du Mertxe Aizpuruak.

PSOE, Unidas Podemos, Ciudadanos, EAJ eta beste indar txikiago batzuen sostengua bakarrik izan du Espainiako Gobernuak eta aurrera begira oso ahul geratu da. Hori jakinarazi dio berri ere ezezkoa bozkatu duen ERCk, gaineratuz Sanchez ez dela ezer mugitu katalan errepublikarrek abstentziora egin dezaten. Compromis valentziarra ere baietzetik ezetzera mugitu da gaurkoan.

Oro har, gaurko egunean oso garbi ikusi da zein egoera ahulean dagoen gobernua, Kongresuko sostenguari dagokionez bederen.  ERCk argi utzi dio horrela ezin duela jarraitu eta erabaki beharko duela Ciudadanosekin edo orain arteko aliatuekin jarraitu nahi duen. Sanchezek erantzun dio, Ciudadanosen oraingo sostenguak ez dituela lehengo aliantzak aldatzen, baina Ines Arrimadasen taldeak azpimarratu du sostengu hau oraingo alarma luzatzeko bakarrik dela eta ez dezala pentsatu Sanchezek sostengu orokorrra dela.

PPk eta Voxek sua jaurti dute gaur Kongresuan, zein baino zein sutsuago Sanchezen gobernuaren aurka, eta denak adierazten du Espainiako eskuinak kalera eramango duela suaren zati bat. Ez dago argi noraino, baina denak adierazten du kaleko giroa ere berotuz joango dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude