Zeelanda Berriko lehen ministroak lau eguneko lan astea proposatu du barne-turismoa bultzatzeko asmoz

  • Herrialdeko barne-turismoa bultzatzeko, langileek denbora libre gehiago eta ordutegien malgutasun handiagoa izan behar dutela adierazi du Jacinda Ardernek. Herrialdean behin baino gehiagotan izan dute lau eguneko lan astearen eztabaida, eta konfinamenduan horren eraginkortasuna erakutsi dela adierazi du. Dena den, enpresari eta langileen artean adostu beharreko zerbait dela gehitu du.


2020ko maiatzaren 21ean - 09:27
Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroa. Argazkia: El Mundo.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Konfinamenduak gauza asko erakutsi dizkie zeelanda berritarrei, bere lehen ministroaren aburuz, telelana eta ordutegien malgutasuna, besteak beste. Facebookeko zuzeneko bideo batean, enpresariei ideia hori kontutan har dezaten eskatu die, herrialdeko turismoa bultzatu ahal izateko.

Izan ere, Zeelanda Berriko turismoa beherakada handia jasaten ari dela adierazi du lehen ministroak. Turistarik ezean, kaleratzeak nabarmen hazi dira sektorean, eta hain zuzen ere, turismoa sustatzeko egin du bideoa Ardernek. Berak emandako datuen arabera, herrialdeko turismoaren %60a bertakoena da; beraz, hori sustatzeko erreformak martxan jarri behar direla adierazi du.

Horrez gain, adierazi du aurrekontuetan 400 milioi dolarreko poltsa gehitu dutela, egoera txarrera badoa eta turismoak “hibernazioa” egin behar badu, laguntza ekonomikoa izan dezan.

2018tik lau eguneko lan astea martxan du enpresa batek

Ez da lehen aldia proposamen hori egiten dutena Zeelanda Berrian. 2018an Perpetual Guardian izeneko enpresak lau eguneko lan astea jarri zuen martxan, egunean zortzi orduz lan eginda; baina langileek bost eguneko aste normal bat bezala irabazten dute.

Epaitegietatik pasatu ostean lortu zuten beren proposamena onartzea eta ezartzea; izan ere, adituek iragarri zuten langileen estres maila baxuagoa zela eta lanarekiko asebetetze sentsazioa eta lanaren eta bizitzaren arteko oreka handiagoa zutela.

 


Covid-19 shockean adi kanalean gehiago
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.